Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zerbitzuak antolatu du “Itzaleko ondarea. Ondarea paperean” izeneko erakusketa, Bilboko Ondare Aretoan (Maria Diaz Haroko 11) otsailaren 16ra arte ikusgai izango dena. 

Ezkutuan dagoen Bizkaiko papereko ondare baliotsuaren zati txiki-txikia erakusten digu erakusketak, eta datozen belaunaldietarako gordetzea zein garrantzitsua den ohartarazi. Izan ere, Ondare Aretoa bisitatuz denboran bidaia bat egingo dugu, Bizkaiko memoria idatzian zehar: gure lurraldean idatzi ziren lehenbiziko letretatik (Erromatar garaiko esteletan zizelkatuak) gaur egungo liburu eta agiri digitalizatuen fidelitate hunkigarriraino. Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegi eta Agiritegi Historikoaren funtsak erakutsiz (Arkeologi Museoko eta Euskal Museoko objektuekin batera) dokumentuak eta liburuak gure kultur ondarearen ezaugarritzat jotzen dituzte, ematen duten informazio historikoaz gainera: pribilegio errodatuak, inkunableak, Bizkaiko lehenengo inprimaketak, egunkarietako publizitatea edota “El ingenioso hidalgo Don Quixote de la Mancha” liburuko lehedabiziko argitarapena.

Erakusketa eder bezain interesgarri horretan sakondu nahi izanez gero, bisita gidatuak egiteko aukera izango duzue, Ikusmira Ondarearen eskutik. Martitzenetan, 18:45tan eta zapatuetan, 12:00tan, zain izango gaituzue gure ondarea paperean ezagurarazteko prest. Taldeetarako bisita bereziak erreserbatzeko aukera ere izango duzue. Horretarako 944 067 737 telefonora deitu edo ondare.aretoa@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzi. 

Paperen artean ibiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu!