Bisita gidatu bat egin dugu Arabako Asparrena udalerriko Ajuria y Urigoitia lantegiaren instalazio zaharretara.
Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko Astearen jardueren barruan, bisita gidatu hau egin dugu euskal industria-ondarearen gunerik bikainenetako batera. Paisaia ikusgarria, Euskal Herriko ederrenetakoa, Arabako Aizkorri-Aratz parke naturalaren zatia. Fabrika eta haren azpiegitura eta osagarri guztiak, mendien artean kokatuak, beste inon ez bezala, euskal enpresek industria-iraultzaren hasieran beren ingurunearekin zuten harremaren lekukoak dira. Bere kokalekua energia (hau da, ura) eta beste lehengai batzuk (egurra, harria eta burdina) erraz eskuratzeko aukeratu zen. bere ingurunetik ateratzen ziren lehengaiok eta gaur egun ere euren aztarnak paisaian daude, ikusgai.
20 lagun hurbildu dira euskal ondarearen pieza bikain hau ezagutzera. Paisaiak, eraikuntzek, ingurumenak eta biztanleek gure historia industrialaren atal zoragarri eta ezezagun bat kontatu digute bertan. Izan ere, euskal siderurgiaren sorrera ezagutzeko lekurik onena Araian dago, Aratz mendigunearen azpian.