Ikusmira Ondarean adituak gara ondarea partekatzen. Kultura- eta natura-ondarea da gure lehengaia, eta arduraz kudeatzen saiatzen gara egunero. Gure lanetako askok monumentu izendatutako ondasunak dituzte protagonista:
Balmasedako gazteluaren muinora igo gara, Bizkaiko
ermita eta
elizetako ateak ireki ditugu,
Zallako La Mella multzora ikusmiratu dugu,
erretaula ikusgarrienak gertutik begiratu ditugu, gure
ondare industrialaren atzean dauden historietako batzuk argitu ditugu…
Monumentuekin egiten dugu lan. Eta monumentu batean lan egiteko zortea ere badaukagu. Gure gordelekua, lantaldea eztabaidatzeko, hausnartzeko eta ideia berriak proposatzeko biltzen den gunea Bilboko Plaza Barrian dago. Historiaz, esanahiz eta identitatez betetako leku honek inspiratu eta jarraitzera bultzatzen gaitu.
Zalantzazko egun hauetan hor babesten gara eta, hortik, gure #OndarePartekatua-rekin lan egiten jarraitzen dugu.
#IcomosIDMS2020 delakorako gure proposamena: zoriontsuak gara Plaza Barrian lan-tokia edukitzearekin, eta partekatu nahi dugu.