Balmasedako Ekintza Plana
Gazteluko Muinoaren Paisaiaren Ekintza Plana (Balmaseda).
2016-17 urteak
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolamendua eta Etxebizitza Saila.
Balmasedak XIII. mendeaz geroztik dorre harresitua du herriaren lurraldea kontrolatzeko. Poloko muinoaren gailurrean kokatuta, hiri bilbea eta Cadagua ibaiaren gaineko zubia menderatzen zituen. Horrenbesteko garrantzia izan zuen, ezen kokaleku horri “gazteluaren muinoa” esaten zaion gaur egun. Hala ere, leku horren memoria ez da interpretatzen erraza (funtsezkoa Erdi Aroko bandokide gerretan, baina baita XIX. mendeko gudu karlistetan eta gerra zibilean ere).
Plan Ekintza honek gune horren garrantzia ezagutarazi nahi du, ingurunea dinamizatzeko eta azken urteetan nagusi izan diren degradazio dinamikekin amaitzeko, udalaren paisaia hobetuz horrela.