Nor gara?

Ikusmira Ondarean espezialistak gara kultura ondarean.

Prestakuntza sendoko eta esperientzia handiko profesional talde bat osatu dugu; 2006. urteaz geroztik dihardugu elkarrekin lanean, eta 2012. urtean jarri genuen enpresa proiektu hau abian.

Ikusmiran egon nahi dugu, eta giltza zulotik begiratu. Jakin-mina sortu nahi dugu, ezagutzen ez duguna ikastera bultzatzen gaituen mirespena piztu, eta, horrez gainera, begirada berriak saiatu nahi ditugu, eguneroko objektuei begiratzeko.

Proiektu bat dugu: gure kultura ondarea berraurkitzea. Berriro begiratu nahi diegu lan nabarmen eta monumentalenei, eta berriro ezagutu nahi dugu hurbileko ondarea, hurbil dugun eta ia-ia ikusi ere egiten ez dugun ondare hori.

Begirada aldatuko dugu eta, batez ere, protagonista guztiei entzungo diegu, istorio txiki zein handiak dituztenei. Dastatu, usaindu, ukitu egingo dugu: zentzu guztiekin gozatuko dugu kulturaz. Gogoz gaude abentura zoragarri horri aurre egiteko.

Zatoz gurekin!

Gure Filosofia

Gogoko ditugu erronkak. Sormenaz lan egiten dugu, eta ekintzaile izateko gaitasuna dugu. Buru-belarri sartzen gara proiektuetan: gure bezeroei entzuten diegu, eta gure lanen jarraipena egiten dugu horiek amaitu eta gero.

Badakigu taldean lan egiten, eta, horrez gainera, profesional guztien lana hartzen dugu aintzat. Ez gaitu beldurtzen laguntza eskatzeak, eta horregatik dugu kolaboratzaile sare handia eta askotarikoa. Etengabe ari gara ikasten, funtsezkoa iruditzen baitzaigu prestakuntza jarraitua eta multidiziplinarra.

Herritarren parte hartzean eta pertsonen eta aukeren berdintasunean sinesten dugu. Konpromiso sendoa dugu generoaren, jasangarritasunaren eta irisgarritasun unibertsalaren alorrean.

Ez dago erronka zailik, proiektu bideragarriak baizik.

Gure kolaboratzaileak

Avpiop
Ondare Babesa
Arpi
Urbs et Ager
Neverland
El generador
Under Project Lab
Under Project Lab