Galdamesko Udalak antolatuta eta Bat Batean Galdames kultur egitarauaren barruan, hitzaldi honek hezkuntzaren prozesu luzea nabarmendu nahi izan du, bai Europan, bai Bizkaian. Arreta berezia jarri dugu gizonek eta emakumeek hezkuntza unibertsala lortzeko izan zuten zereginean.
Hezkuntzari lotutako historia eta ondarea izan dira hitzaldiaren ardatz nagusiak. Hau izan da gure helburua: herritarrei hurbiltzea hezkuntza unibertsalaren garrantzia, eta zer bide luze egin behar izan dugun funtsezko eskubide hori lortzeko. Galdamesko pilotalekura hurbildu direnek, beraz, gaur guztiontzako hezkuntzaz gozatzea ahalbidetu duten alderdi erabakigarriak ezagutu ahal izan dituzte.
Hitzaldia beste baten atarikoa izan da, datorren astean “Galdames, gela irekia” izenburupean Carlos Glariak emango duenarena, hain zuzen ere.