Armagintza-istorioak

Eibarko Museoaren audiogidak eguneratzea​.

2019 urtea

Armagintzaren Museoa.

Museoak erakunde biziak dira, eta aldatu egiten dira beren aretoetara material berriak iristen direnean. Hori dela eta, behar-beharrezkoa izaten da informazioa zabaltzeko sistemak eguneratzea. Kasu honetan, Eibarko Armagintza Museoak Ikusmira Ondarea taldearen laguntza izan du bere audiogidak berraztertzeko. Audio-fitxategi berriak hainbat hizkuntzatan daude eskuragarri. Klikatu hemen eta haren armagintza-istorioak entzun ahal izango dituzu.

.