Tejera Balmasedanari buruzko txostena
Balmasedako Tejera Balmasedanari buruzko ondare-balorazio txostena.
Urtea: 2019
Balmasedako Udala
EAEko industria-ondarearen inbentarioan jasota, fabrika hori hainbat urtez egon da ezkutatuta eukalipto-baso baten atzean. Zuhaitzen mozketak agerian utzi dute eta Balmasedako Udalak industria horri buruzko txostena eskatu digu, bere balio kulturalak zehaztearren.
Tejera Balmasedana ekoizpen-erreferentea izan zen Enkarterrietan, eta 1980ko hamarkadara arte funtzionatu zuen. Bere ekoizpena amaituta, instalazioak makaltzen joan ziren, eta gaur egun ia ahaztuta daude Balmaseda kanpoaldean dagoen industrialdearen ondoan.
Lanaren barruan, landa-lana eta artxiboen hustuketa sistematikoa egin ditugu, baita fabrikari buruzko ahozko informazioa jaso ere. Horri guztiari esker, ondare horren ikuspegi osoa eta hurbila eman dugu, fabrika herriko ondarearen zatia hartuko delakoan.