Euskal Herriko kultur ondarearen ezaugarri nagusi bat izanez gero, zein izango zen, euskara baino? Hala uste dugu, behintzat, Ikusmira Ondarearen kideok. Batzuk ikasten gabiltza eta beste batzuk aspaldi dakigu euskara, baina guztiok ekiten diogu euskaraz egiteko erronkari. Ahobizi zein belarriprest aurki ditzakezue gure taldean.

Aurten ere, Euskaraldiarekin bat egin dugu. Euskal kulturarekiko gure konpromisua adieraztearren, datozen egunetako ekintza komunikatibo guztiak euskaraz egingo ditugu. Ez da erraza izango baina desafioa hartzeko prest gaude, ausartak gara eta!