Santi Neira gure lankideak eguraldi txarrari aurre egin behar izan dio gaur goizean Erandioko Udalaren turismo sailak antolatutako “Erandio industrialeko lanbideak” bisita partekatzeko, Ondarearen Europako Jardunaldien kanpainaren barruan (OEJ 2020).
Erandioko industria-iragana ezagutzeko ibilbide horri esker, duela ez hainbeste urteko eguneroko bizitzan murgildu gara. Lanbide batzuen berri izan dugu. Batzuk desagertu dira (hala nola, sirga ogibide gogorra, itsasontziak lurretik atoian eramatekoa); beste batzuk, ordea, irauten dute (angulen arrantza edo gasolinoarekin ibaiertz batetik bestera igarotzea, adibidez).
Egungo osasun-egoerak eskatzen dizkigun segurtasun-neurri guztiak betez, pertsona talde txiki batek itsasadarrari beste begirada eman dio. Gaur isil-isilik zegoen itsasadarra, baina garai batean jakinduria, pertsona eta lanbideen irakinaldi izan zen. Egun horien aztarna gutxik diraute: gehienak gure oroimenean. Hala ere, orduko jakintza eta ezagutza gure paisaiaren parte dira.
Irudimenaren ahaleginarekin, iraganera bidaiatu ahal izan dugu, orainetik, gure itsasadarra zer izan zen eta zer den ikasiz gozatzeko.
Eskerrik asko bisitan parte hartu duzuen guztioi!
PS. Urriaren 4an, domekan, Deia egunkariak bisita honi buruzko albistea argitaratu du (gasteleraz), eta zuekin konpartitu nahi dugu.