Open Ría 2018
Argazkia: Bilboko Udala.
Open Ría 2018. Bisita gidatuak Bilboko itsasadarreko paisaia industrialera.
2018 urtea
2018ko edizioan, Ibaizabal-Nerbioi itsasadarraren ateak zabaldu ditu Open Housek. Sei kilometroko itsas ibilbide honetan, Euskalduna Konpainiaren antzinako kaiak (2018an 150 urte bete dituzte) Desertu auzoarekin (Barakaldo) lotu, eta, era horretara, Bilbao Metropolitarreko paisaiak eta eraikinak ezagutuko dira: lantegiak, etxebizitzak, trenbideak, instalazio berriak, zamalekuak eta kanalak. Itsasontzitik Bilboko eta Barakaldoko historia ezagutuko da, eta orobat ezagutuko dira bertako herritarren istorioak, lantokiak, aisiarako eta bizitzeko lekuak, eguneroko guneak eta gune ez hain ezagunak.