Ondarearen hauskortasuna. Nafarroako Industria Ondarea.
Nafarroako Industria Ondarea. Nafarroako industrializazioaren arrastoei buruzko argitalpena.
2017-2018 urteak
Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritza Nagusia. Príncipe de Viana erakundea.
400 orrialdetik gorako argitalpen honen helburua ideia orokor hau zabaltzea da: ondare industriala abandonatutako lantegi sail bat baino askoz ere gehiago da. Nafarroan XIX. mendean hasi eta gaur egun arte luzatu den prozesu eraldatzailearen ondorio diren arrasto materialek zein materiagabeek osatzen dute lan hori. Alabaina, horrez gainera, ondare industrialak garrantzi handiko aurrekariak ditu, hain zuzen ere, Foru Komunitatearen lurraldean gaur egun oraindik ere sakabanatuta dauden makina aurreindustrialak (pilategiak, burdinolak, dolareak, errotak…). Ikerketa honen bitartez argitara atera nahi izan dira Nafarroako industria ondare materialaren osagai nagusiak –eraikinak eta ingeniaritza lanak barne–, baina baita makinak, dokumentazioa eta paisaiak ere. Azken batean, garapen industrialak Nafarroan utzi duen arrastoaren ezagutza osatu eta zabalduko duten ikerketen abiapuntua izan nahi du lan honek.