Arrigorriagako Ekintza Plana
Arrigorriagako Hego Ardatzeko Paisaiaren Ekintza Plana.
2017-2018 urteak
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
Arrigorriagako Hego Ardatzaren ezaugarri nagusia kontrastea da, mendi hegalaren erdibidean dauden landa kutsu nabarmeneko herriguneen eta Nerbioei ibaiaren ibilgua markatzen duten industria poligonoen arteko kontrastea. Gaur egungo lurralde eta paisaia kontsideraziotik hain urrun dauden XX. mendeko garapen industrial horietan lan egitea erronka bat da: eremuaren tratamendu orokorra egituratzea, bertako ahultasunak leheneratzeko eta eragiten dioten mehatxuak neutralizatzeko helburuarekin. Horretarako, bertako indarguneak sendotu eta aukerak baliatu dira, iraunkortasuna oinarri hartuta.