Galdamesko Ekintza Plana
Galdamesko Mendietako Meatzari Paisaiaren Ekintza Plan.
2017-18 urteak
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
Galdamesko Mendien paisaia prozesu geologikoen, ingurumen prozesuen eta gizakion jardunaren elkarrekintzaren emaitza da. Udalaren eszenaren hondoa osatzen duen parajean gizakiak izan duen ekintza etenik gabea erakusten da hemen. Enkarterrien eskualdearen erdigunean kokatuta, Bizkaiko eta Euskadiko ingurune berezietako bat da, Cadagua eta Barbadun bailaren arteko giltzarri gisa jardun eta ondare ekologiko eta kulturalen balioak zaintzen ditu. Eta Ekintza Plana funtsezko tresna bat da baliabide horiek guztiak kudeatzeko.