Zallako Ekintza Plana

Paisaiaren Ekintza Plana Cadaguaren gaineko Errege Galtzadan (Zalla).

2015-16 urteak

Zallako Udala.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolamendua eta Etxebizitza Saila.

Cadaguaren Errege Galtzada funtsezko ardatz historikoa izan da Enkartazioen eskualdean. Horren alboan eraiki dira garrantzizko hiriguneak, eliza ederrak eta jauregiak, baserri soilak, etxe indianoak, burdindegietako geltokiak, burdinolak, lantegiak eta zentral elektrikoak. Bideak eta ibaiak bailara jendetsua zeharkatzen dute, eta bertan bat egiten dute ondare natural eta kulturalak, ezaugarri bikaineko paisaia osatuz. Auzokoen bizi kalitatea, bertan jarduten dutenena eta bisitan joaten direnena hobetzeko bertan dauden baliabideak kudeatzea da Ekintza Plan horren helburu nagusia.