«Eragiozue erritmoari!». Hori izan zen Ikusmira Ondareak 2020. urterako hartu zuen eslogana. Eta orain, indar handiagoz heltzen diogu berriro espiritu horri. Etxetik bertatik, lanean jarraitzen dugu. Etengabe ari gara proiektatzen, asmatzen, planifikatzen … gure kultur ondarea ezagutzeko, interpretatzeko eta hedatzeko. Gaur, inoiz baino gehiago, begirada berriei ekiten diegu, eta sormenez eta ilusioz aurre egiten diegu eguneroko erronkei. Erritmoa aldatu egin da, baina gu ez gara gelditu, kulturak eta ondareak jarrai dezaten gizartearen eragilea izaten.